XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

11. MAKROAK

11.1. MAKROEN HELBURUAK.

Demagun FIRST funtzioaren izena ez dugula egokia ikusten, eta LEHENENGO izenaz erabili nahi genuke.

Funtzio berri bat definituz helburu hori lortuko genuke (aurreko ariketa batetan proposatu zen bezala):

( DEFUN LEHENENGO ( X ) (FIRST X ))

Modu honetara LEHENENGO erabili ahal da FIRSTen ordez, baina ebaluazio berri bat egikaritu behar denez ( LEHENENGO eta FIRSTena ) luzeago gertatzen da ebaluazio osoa.

Gure helburua betetzeko modurik onena, egikaritu baino lehenago ( LEHENENGO X ) moduko formak ( FIRST X ) espresioetara itzuliko lituzkeen itzultzaile bat edukitzea litzateke.

Konpiladoreaz lan egiten bada, itzulpen hori konpilatze-denboran burutuko da, eta beraz egikaritzapenean ez da inolako luzapenik gertatuko.

Areago, zenbait interpretatzailek ere ba dute ahalmena era honetako itzulpenen errepikaketak baztertzeko.

Itzulpen hauek MAKROen bidez burutzen dira, eta itzulpenaren prozesuari MAKROAREN HEDAKETA esaten zaio.

Makroen funtsezko beste ezaugarria zera da deietako argumentuak ez direla ebaluatzen itzulpena egin aurretik.

Espresio hedatuaren argumentuak bai, horiek ebaluatuko dira espresio hedatua ebaluatzeko.

Makroen ezaugarri hau dela eta, aukera dugu forma berezi berriak definitzeko.

DEFUNen bidez ezinezkoa da forma berezien definizioa argumentu guztien ebaluazioa bait dakar.

Adibidea:

BALDIN makroa erabiltzen duen ondoko s-espresiotik

( BALDIN ( NUMBERP X ) ( * X X ) X )

ondoko s-espresioa lor liteke bere hedadura gisa: